Gaur, urriak 4, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2022ko urr. 4a, 05:59

Greba, ikastaroak, ikasturte hasiera, batzarra eta gehiago eskualdeko agendan.

Asteartea, urriak 4

 

09:00

Mobilizazioa

Tolosa

Grafikagintzako grebaren harira mobilizazio eguna. 09:00. Kotxe karabana Usabal kiroldegitik. 11:00. Kontzentrazioa, Triangelua plazan.


09:00

Lehiberri eskola

Lehiberri zentroa, Tolosaldea

Proiektuen kudeaketa, Cayetana Arrirekin.Irailak 27, urriak 4 eta urriak 11, 09:00-13:00 artean.


10:00

Ikasturte hasiera

Topic, Tolosa

Beti ikasten elkartearen Esperientziaren Eskolaren ikasturte hasiera. Ikasturtearen egitaraua ezagutzera emateaz gain, aditu baten hitzaldia ere izango da.


17:30

Bilera

Kultur etxea, Alegia

Larraitz ekialderen eraberritzearen inguruko bilera, euskaraz. Uztailean egindako bileretan eta ondoren jasotako ekarpenak kontuan izanda, Larraitz ekialdeko proiektuari berrazterketa tekniko bat egitea erabaki du udalak.


18:00

Jabetze eskola. Xilografia tailerra

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Xilografia tailerra (linoleo gainean). Oihana Ugarte Iriarte. Euskaraz. 10 euro. Urriak 4, 18 eta 25 eta azaroak 8, 15, 22 eta 29.


18:30

Jabetze eskola. Batukada feminista

Laskorain ikastola (Usabal), Tolosa

Batukada feminista. Ainara Sarasketa Alberdi. Urriak 4, 18; azaroak 8, 22; abenduak 13; urtarrilak 10, 24; otsailak 7, 28. Euskaraz. 10 euro.


19:00

Liburu aurkezpena

Topic, Tolosa

Ander Izagirrek bere liburu berria aurkeztuko du Iosu Iztuetarekin batera, euskaraz eta gazteleraz.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.

 

 

Mendeurrena

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.


 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!