Jokin Altuna berriro ere txapelaren bila

Ataria 2022ko urriaren 1a

Masters Caixabank txapelketan Erik Jaka bidean geratu da, finalerdietan 22-7 galdu ondoren Ezkurdia-Mariezkurrena II.aren aurka. Lizartzarrak atzean Zabaleta izan zuen.

Jokin Altunak eta Ander Imazek udako txapelketarik luzeenaren eta azkenaren finala jokatuko dute, igande honetan, Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari. Finalerdiak atzo iluntzean jokatu ziren frontoi berean, eta finaletik kanpo Erik Jaka geratu zen.

Amezketarrak eta oiartzuarrak 22-15 irabazi zuten euren finalerdia, Irribarria-Albisuren aurka. Garaileek 10 tanto eta 7 hutsegite egin zituzten. Galtzaileek 8 tanto eta 12 hutsegite. Altunak, beste behin ere, udako lesioa atzean utzi duela erakutsi zuen. Masters Caixabank txapelketaren ondoren lau eta erdikoa hasiko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!