Bihotz Berdeak programan izena emateko aukera

Tolosaldeko Ataria 2022ko ira. 28a, 12:27
Argazkia: Kutxa Fundazioa

12 eta 15 urte arteko gazte natura zaleei zuzendutako programan parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna.

Bihotz Berdeak aisialdirako hiru urteko trebakuntza programa da. Bihotz Berdeak programaren bitartez, hilean behin naturara ateratzen dira 12 eta 15 urte arteko gazteak. Puntako adituen laguntzaz natura ezagutzen dute: hegaztiak prismatikoekin behatu, kobazuloak esploratu, suge eta anfibioak harrapatu, naturan orientatzen eta bizirauten ikasi...

Programa 2020an sortu zuen Kutxa Ekoguneak eta hiru etapa ditu. Etapa bakoitzak urtebete irauten du eta bakoitzean natur ingurunearen ezagutza hainbat diziplina eta eta ikuspegietatik bideratzen da. Lehen urteko programan, Sortzen izenekoan, herpetologia, mikologia, ornitologia, mareartea eta hainbat diziplina aztertuko dituzte gazteek, horretarako propio adituen gidaritzapean egindako irteeretan. Bigarrenean, Hazten izenekoan, natur zaletasun hau asetzen jarraitzeko artea edota marrazketa bezalako humanitate arloko diziplinen bitartez hurbilduko dira naturara. Azkenekoan, Bihotz Berdeak Izaten programan gazteek natur proiektu propioak garatzeko aukera izango dute, banaka edo taldeka, Kutxa Ekoguneko aliatu sarearekin kolaboratuz. 

Izen emateko aukera izango dute gazteek eta horretarako azkeneko eguna irailaren 28a izango da. Matrikulazioaren inguruko xehetasunak Kutxa Ekogunearen webgunean jaso daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!