Eskualdeko lau preso Euskal Herriko espetxeetara lekualdatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2022ko ira. 26a, 15:18

Castro eta Zelarain billabonatarrak Zaballako espetxera eraman dituzte, Zurutuza ibartarra, Basaurikora, eta Agirrebarrena lizartzarra, Martutenekora. Beste zortzi euskal preso ere lekualdatu dituzte azken egunetan.

Manex Castro Zabaleta eta Oskar Zelarain Ortiz preso politiko billabonatarrak El Duesoko espetxetik (170 km) eta Soriako espetxetik (260 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte. Jose Antonio Zurutuza Sarasola, Ibarrako presoa, Burgosko espetxetik (215 km) Basauriko espetxera hurbildu dute. Lizartzako presoa den Aitor Agirrebarrena Beldarrain, Villabonako espetxetik (385 km) Martuteneko espetxera eraman dute.

Eskualdeko presoez gain, beste zortzi euskal preso lekualdatu dituzte. Jon Bienzobas Arretxe eta Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarrak, Dueñasko espetxetik (310 km) eta Estremerako espetxetik (520 km) Zaballako espetxera lekualdatu dituzte. Jon Rubenach Roiz preso iruindarra, El Duesoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera eraman dute. Baionako presoa den Unai Parot Navarro, Leoneko espetxetik (370 km) Zaballako espetxera hurbildu dute. Ainhoa Garcia Montero preso politiko hernaniarra eta Alberto Lopez de Lacalle gasteiztarra Villabonako espetxetik (385 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte. Jon Igor Solana Matarran preso bilbotarra Zuerako espetxetik (245 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. Azkenik, Errenteriako presoa den Juan Manuel Inziarte Gallardo, El Duesoko espetxetik (170 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!