Doako 13 ikastaro eskainiko dituzte XIV. Tolosaldeko IKT Astean

Ataria 2022ko irailaren 27a

Urriaren 17tik 21era ospatuko da eta enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzea eta horien erabileraren inguruko jakintza zabaltzea izango dira aurtengo edizioaren helburuak. 

WhatsApp Bussiness, sare sozialak, Power BI edo datuen kudeaketarako RPA tresnei buruzkoak izango dira ikastaroak. Goizetako tailerrak enpresei zuzendutakoak izango dira; eguerdietan, komertzioak izango dira hartzaile nagusiak; azkenik, turismo sektorean lan egiten duten establezimendu eta ostalarientzat zentratutakoa izango da arratsaldeko lehen saioa. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango du edozein ikastarotan. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena, Tolosaldeagaratzen.eus webgunean.

Egitaraua
  • Urriak 17, astelehena
    • 9:00-13:00. Aprobetxatu LinkedIn-en potentziala zure enpresan. Enpresentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.
    • 14:00-16:00. 2022ko berrikuntzak eta 2023rako joerak: atera zukua Instagram perfilari. Komertzioentzako ikastaroa, Villabonako KZ Gunean.
    • 17:00-19:00. Sare sozialetako nobedadeak, turismo sektorerako. Edonorentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.

  • Urriak 18, asteartea
    • 9:00-13:00. Power BI: bere erabileraren onurak. Enpresentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.
    • 14:00-16:00. WhatsApp Bussines, salmentarako kanal gisa. Komertzioentzako ikastaroa, Villabonako KZ Gunean.
    • 17:00-19:00. Sortu zure oinarrizko webgune erabilgarri bat. Edonorentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.
  • Urriak 19, asteazkena
    • 9:00-13:00. Eraldaketa digitalaren erronkak eta aukerak. Enpresentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.
    • 14:00-16:00. 2022ko berrikuntzak eta 2023rako joerak: atera zukua Instagram perfilari. Komertzioentzako ikastaroa, Tolosako Oriaburu eraikinean.
    • 17:00-19:00. Nomada digitalentzat erremintak: kudeatu zure negozioa akatasun osoz. Edonorentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.

  • Urriak 20, osteguna
    • 9:00-13:00. Nola egin aurre gure enpresen zibersegurtasun arriskuei. Enpresentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.
    • 14:00-16:00. WhatsApp Bussines, salmentarako kanal gisa. Komertzioentzako ikastaroa, Tolosako Oriaburu eraikinean.
    • 17:00-19:00. Teknologia eta energia aurrezpena. Edonorentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.
  • Urriak 21, ostirala
    • 9:00-13:00. RPAk, automatizatu barneko prozesuak. Enpresentzako ikastaroa, Lehiberri Zentroan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!