Lourdes Colomo hirugarren izan da XXII. Josetxo Imazen Oroimenezkoa lasterketan

Ataria 2022ko irailaren 26a

Argazkia: Goierriko Hitza.

Lasterkari zizurkildarrak 41 minutu behar izan ditu Lazkaon jokatu den 10 kilometroko lasterketa amaitzeko; bigarren postuan helmugaratu den Estibaliz Guijarro donostiarra 7 segundo lehenago heldu da. Iraia Mendia herritarrak lortu du garaipena.

Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, atzo jokatu zuten Lazkaon XXII. Josetxo Imaz Oroimenezkoa lasterketa. Ia 300 korrikalarik parte hartu zuten 10 kilometroko lasterketan; giro bikaina izan zen goiz osoan zehar. Gizonezkoetan, Andoni Saldias izan da eskualdeko korrikalari azkarrena. Seigarren postuan helmugaratu da korrikalari anoetarra, 33 minutu eta 24 segundoko denbora eginez.

Sailkapenak
  • Emakumezkoak:
    1. Iraia Mendia Arrieta: 34:33.
    2. Estibaliz Guijarro Puente: 40:53.
    3. Lourdes Colomo Artola: 41:00.
  • Gizonezkoak:
    1. Ander Sagarzazu Sanchez: 30:57.
    2. Unai Ibarra Gallardo: 31:04.
    3. Aitor Mimenza Castillo: 31:17.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!