Altuna III.ak San Mateo Torneoko finala irabazi du

Ataria 2022ko irailaren 26a

Argazkia: Aspe.

Martijarekin bikotea osatuz, 22-15 irabazi die Jaka-Mariezkurrena II bikoari. Partida hasiera nahiko parekatua izan bada ere, bigarren zatian uneoro markagailuan aurretik izan dira Aspeko pilotariak, eta azkenean, nahiko erraz irabazi dute.

Erik Jaka lizartzarrak ez du asmatu Mariezkurrenak erakutsitako nagusitasunari errematea ematen, eta azkenean, defentsan egindako lanari esker, Altunak eta Martijak lortu dute garaipena. Aurrelari amezketarrak, gainera, pilotari onenaren saria jaso du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!