Eskualdeko pilotariak bote luze txapelketako finalerdietan

Ataria 2022ko irailaren 22a

Gipuzkoako bi taldeek lortu dute finalerdietara sailkatzea Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan.

Gipuzkoa 2k Iparralde 1-Senpere taldearen aurka jokatuko du, bihar, 18:30ean, Oiartzunen. Gipuzkoa 2 taldean, Jon eta Xabier Urbieta asteasuarrez gain bost larrauldar daude: Andoni eta Ibai Urbieta, Iñaki Esnal, eta Iraitz Irazu eta Xuban Irazu. Bestetik, Gipuzkoa 1 taldeak Bizkaia taldearen aurka jokatuko du, igandean, 12:00etan, Otxandion. Gipuzkoa 1 taldean Iñaki Lizaso billabonatarrak parte hartzen du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!