Lehen aldiz, esku pilota jaialdi profesionala antolatu dute Villabonan

Ataria 2022ko irailaren 22a

Behar Zana Pilota Taldeak, iaz bete zuen 75. urteurrena dela eta, goi mailako jaialdia antolatu du, Amasa-Villabonako Udalarekin batera, Behar Zana pilotalekuan. Urriaren 7an izango da, 22:00etan.

Ondorengoa izango da jaialdia:

  • Lehen mailako Lau eta Erdiko Txapelketa:
    • Elezkano II.a vs. zozketa bidez erabakiko den pilotaria.
  • Binakako partida:
    • Altuna III.a-Tolosa vs. Irribarria-Rezusta.
  • Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketa:
    • Egiguren V.a vs. zozketa bidez erabakiko den pilotaria.

Sarreren prezioa eta aurresalmenta

Jaialdirako sarrerak zenbakituta izango dira, eta 30 euroko prezioa izango dute. Astelehenean, hilak 26, eta asteartean, hilak 27, izango da aurre-salmenta, 16:30eatik 19:30eara, Behar Zana elkartean. Irailaren 28tik aurrera, online salduko dituzte sarrerak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!