Urriaren 15ean izango da Tolosaldeko II. Trikitixa Eguna, Tolosan

Ataria 2022ko irailaren 21a

Tolosaldeko trikitiaren mugimendua indarberritzen jarraitzeko asmoz, bigarren aldiz antolatu du festa eguna Hauspotuz Tolosaldeko Tritikixa Elkarteak.

Elkartetik adierazi dutenez, Tolosaldeko trikitilari, panderojole, trikiti edo pandero ikasle nahiz zale guztiek izango dute tokia urriaren 15eko festan. Goizean, kalejiran ibiliko dira Tolosako kaleetan. Ondoren, bazkari eder bat egingo dute. Elkartetik adierazi dutenez, "sorpresaz beterikoa" izango da. Egunari amaiera emateko, kalejira erraldoia egingo dute Tolosan. Bazkarirako txartelak eskuratzeko, hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, urriak 7a baino lehen. "Animatu eta etorri zaitezte soinua eta panderoarekin", esan dute elkartetik.

Egitaraua
  • Urriak 15, larunbata
    • 11:30. Bilkura, Lopez Mendizabal plazan.
    • Ondoren. Kalejira Tolosako kaleetan.
    • 14:30. Bazkaria.
    • 18:30. Kalejira erraldoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!