Eskualdeko 13 atleta eta epaile batek jaso dute ezkur preziatua

Ataria 2022ko ira. 20a, 14:47

Gipuzkoako Atletismo Federazioak atletismo gala ospatu zuen atzo, lau urtez antolatu gabe egon ondoren. Urte honetan errekorren bat erdietsi duten atletak saritu zituzten bertan. Gala, Tolosa CF-ren 100. urteurrenari keinua eginez, Tolosan burutu zen.

Sari banaketa ekitaldia Topic-en egin zen eta ondoren luncha egin zuten. Ezkurra da federazioaren ikurra, hori dela eta, 16 eta 18 urte azpiko errekorra egin dutenek brontzezko ezkurra jaso zuten; 20 eta 23 urte azpiko errekorra egin dutenek zilarrezkoa eta errekor absolutua egiten dutenek urrezkoa.

Atzoko ekitaldian Ramon Goikoetxea Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakariak Tolosa CF zoriondu zuen, 100. urteurrenagatik, eta Tolosako Udalari eskerrak eman zizkion, gala egiteko emandako laguntzagatik.

Sarituak

Kirol galan hainbat epailek urre eta diamantezko ezkurrak jaso zituzten, lan horretan 50 urte baino gehiago aritzeagatik. Tartean, Carlos Lumbreras tolosarra saritu zuten. Iraitz Arrospide billabonatarrak eta Unai Arroyo tolosarrak ere urrezko ezkurra jaso zuten.

Atletei dagokienez, Tolosa CFko ondorengoak igo ziren oholtzara:

  • Maria Felisa Okomo.
  • Joseba Larrauri.
  • Ander Uranga.
  • June Sudupe.
  • June Lopetegi.
  • Xanet Zubillaga.
  • Hodei Caballero.
  • Kira Pascual.
  • Manex Civico.

Realeko eskualdeko bi atleta ere sarituak izan ziren: John Cabang irurarra eta Ander Martinez de Rituerto tolosarra.

Tolosan burutu zen galan, alkatea eta udalbatzako alderdi guztietako zinegotziak, Iñaki Martija Tolosa CFko lehendakaria eta atletismo saileko Lander Gil izan ziren.

Galako argazkiak: Maria Eugi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!