Nekazal makinariaren azterketa teknikoa eskualdeko 10 herritan egiteko aukera egongo da

Ataria 2022ko irailaren 19a

Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, eskualdeko hitzorduak zabaldu ditu. Txanda hartzeko 943 62 63 00 zenbakira deitu edo www.itevelesa.com helbidera idatzi behar da. Ordainketa esku dirutan egitea eskatu dute,  43,95€.

Tolosaldeko puntuak:

  • Tolosa, Bellota zegoen pabiloian, Usabalen: urriak 6.
  • Albiztur, herrigunean: urriak 7.
  • Asteasu, Sutxard pabiloian: urriak 14.
  • Amezketa, udaletxe aurrean: urriak 19.
  • Alegia, Bazurka industrialdean: urriak 20.
  • Anoeta, Edurka pabiloian: urriak 21.
  • Zizurkil-Villabona, Txermingo kamioi aparkalekuan: urriak 26.
  • Lizartza, frontoi inguruan: urriak 27.
  • Bidania-Goiatz, herriko plazan: urriak 28.
  • Berastegi, elizaren ondoko aparkalekuan: azaroak 10 eta azaroak 22.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!