Gaur hasi da 2013an Anoetan izandako bortxaketa baten ustezko egilearen aurkako epaiketa

Ataria 2022ko irailaren 19a

Gipuzkoan bortxaketa bat baino gehiago egitea leporatuta dago eta hirugarren aldiz eseriko da akusatuen aulkian gaurtik aurrera. 2012an eta 2015 artean Andoainen, Tolosan eta Anoetan izandako hiru sexu eraso egozten dizkiote.

Epaiketa hiru saiotan egingo dute: astelehenean, asteartean eta asteazkenean, hilaren 19tik 21era. Fiskaltzaren behin-behineko akusazioaren idazkiaren arabera, orain epaituko dituzten delituak 2012an (eraso saiakera kasuak, abuztuaren 12an eta irailaren 23an), eta 2013an (bortxaketa, irailaren 22an) gertatu ziren.

Fiskaltzak, hiru eraso horiengatik, 28 urte eta hamar hileko kartzela-zigorra eskatzen du. Akusazio partikularrak (Clara Campoamor Elkarteko Cristina Ramos abokatuak) 29 urteko espetxe-zigorra eskatzen du.

Orain arte, beste bi aldiz epaitu dute akusatua, eta 9 eta 12 urteko kartzela-zigorrak ditu ezarrita, Lasarte-Orian 2020an eta Beasainen 2019an egindako bi sexu erasorengatik. Gainera, beste sexu eraso bat du epaitzeko, instrukzio fasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!