Erasunek Emakumezkoen San Mateo Torneoko finala jokatuko du

Ataria 2022ko irailaren 19a

Miren Larrarte bidaniarra finalaren ateetan geratu da; Itxaso Erasunek Amaia Aldai aldamenean duela, larunbat honetan jokatuko du finala, Logroñon, Arrizabalaga eta Capellanen aurka.

Emakumezkoen esku pilotako San Mateo Torneoko finala larunbat honetan jokatuko dute Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Finaleko txartela eskuratzen lehen bikotea Aldaik eta Erasun zizurkildarrak osatutakoaa izan zen. Partida lehiatuaren ondoren, eta 18. tantora arte atzetik joan arren, markagailua irauli eta 22-18 irabazi zuten Garairen eta Mendizabalen aurka. 

Larunbateko finalean aurkariak Arrizabalaga eta Capellan izango dituzte. Finalerdietan Larrarte bidaniarra eta Oses izan zituzten aurrean, eta 22-12 hartu zituzten mendean. Beraz, bidaniarrak ez du aukerarik izango finala jokatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!