Tolosaldeko bederatzi erlezainek parte hartu dute lehiaketan, eta epaimahaiak bederatzi eztitatik onena Ibai Ormaetxea orendaindarrarena izan dela ebatzi du. Bigarren postuan Luis Nazabal elduaindarrak eginiko eztia sailkatu da, eta hirugarren saria Belauntzara joan da eta Jon Lazkanok eskuratu du.
Orain, Gipuzkoako Ezti Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.