Atzoko nagusitasuna berretsita Euskotren Ligan jarraituko du Tolosaldeak

Ataria 2022ko irailaren 18a

Tolosaldeak eta Deustuk buruz buru jokatu dute, gaur, Portugaleten, datorren urtean zortzi traineruk osatuko duten Euskotren Ligan jokatzeko txartela, eta Tolosaldea nagusitu da.

Ez du hutsik egin Tolosaldeako traineruak, gaur, Portugaleteko uretan, eta ez da ezustekorik izan. Atzo egin bezala, gaur ere irabazi egin dute eta garaipen horri esker, datorren urtean ere Tolosaldea goren mailan ariko da lehiatzen. Euskotren Ligako zortzi traineruetako bat izango da Ramon Erostarbek gidatzen duena.

Deusturekin izan dute lehia eskualdeko arraunlariek, baina aise bukatu dute bizkaitarren aurretik eta 25 segundo atera dizkiote. Tolosaldeak 10.38,79 denbora egin du eta Deustuk 11.04,01.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!