Atarikideen txokoa

Sarrerak eta opari-txartelak zozkatuko ditugu aste honetan

Ataria 2022ko irailaren 19a

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrera bikoitza eta 50€-ko bi opari txartel zozkatuko ditugu

Aste honetan gure Atarikideen artean guztira hiru sari zozkatuko ditugu. 

Alde batetik, irailaren 25ean Arrasaten ospatuko den Bertsolari Txapelketa nagusiko saiorako sarrera bikoitza zozkatuko dugu. Saioa igandean, irailaren 25ean, Arrasateko Amaia antzokian izango da, 17:00etan.

Gainera, Irribarra Dendan Kilometroetako jantzi eta osagarriak eskuratu ahal izateko 50€ko balioa duten bi opari-txartel zozkatuko ditugu,

Hartu parte zozketetan atal honetan.

Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!