Erasun eta Larrarte, II. San Mateo esku pilota txapelketan

https://ataria.eus/admin/r/25/105670/ 2022ko irailaren 15a

Larrartek eta Erasunek elkarrekin jokatu zuten San Fermin Torneoa.

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, San Mateo Torneoa indarberrituta eta osasun murrizketarik gabe itzuliko da aurten, emakumezkoen pilotak hazten jarrai dezan. Gaur egungo espezialistarik onenak lehiatuko dira aurten ere, lehen mailako eta historia handiko hiru agertoki izango dituen txapelketa batean.

Itsaso Erasun zizurkildarrak Aldairekin batera jokatuko du eta finalerdia gaur jokatuko du, Naiaran. Aurkari Garai eta Mendizabal izango dituzte. Miren Larrarte bidaniarrak larunbatean jokatuko du finalerdia, Oses bikote duela, Arrizabalaga eta Capellan bikoaren aurka, Santo Domingo de la Calzadan. Txapelketako final handia irailaren 24an jokatuko da, 12:00etan, Logroñoko Adarraga frontoian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!