Osteguna, irailak 15
09:15
Irteera
AlegiaJubilatuek Elizondora irteera egingo dute. Baztan hotelean hamaiketakoa egingo dute eta ondoren bisita gidatua Elizondon bertan. 14:30ean bazkaria izango da aipatu hotelean eta arratsaldean bingoa eta dantzarako aukera ere izango da etxera itzuli aurretik.
09:30
Ibilaldi osasungarria
Emeterio Arrese, 2-1, Tolosa'Martxan minbiziaren aurka' ibilaldi osasungarriak.
16:00
Tolosaldea Igeriketa Eskola
Usabal kiroldegiko harrera, TolosaTolosaldea Igeriketa Eskolan maila ziurtatzeko probak. 6 urtetik aurrerako haur eta helduei zuzendurik. Irailaren 13 eta 15ean. Frogak egiteko 16:00etan kiroldegiko harreran elkartuko dira. Bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak eramatea beharrezkoa da eta ez da aurrez hitzordurik behar.
18:00
Tolosako Garagardo Festa
Zerkausia, TolosaTolosako Garagardo Festa, irailaren 15etik 18ra. 18:00. Ate irekiera. 18:30. Pintxopotea. 18:00-20:30. Udaletxeko plazan kanastak jarriko dira, 8-12 urte bitartekoentzat.
Lehiaketa
Irura'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
Azken Muga. Erakusketa
Bedaio. Zaratetxe, TolosaErresistentzia! eskultura erakusketa. Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.
Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy
3 taberna, Tolosa'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.
09:00
KZ Gunea. Oinarrizko formazioa
Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.