Ioseba Mateos eta Asier Goenaga, lehen eta hirugarren postuan Kontxako Badian

Ataria 2022ko irailaren 13a

Master kategorian lortu dituzte postuak igerilariek, 78. Kontxako Badiako Igerialdian.

Larunbatean izan zen proba, 2.200 metroko distantzian, Easo Igeriketa Klubak antolatuta. Ordizia K.E. taldean daude Ioseba Mateos ibartarra eta Asier Goenaga tolosarra, eta master kategorian lortutako emaitza horiez gain, Mateos (27.22) hirugarren izan zen absolutu mailan eta Goenaga 13. (28.37). Lehen postua Ander Noainentzat (26.22) izan zen eta bigarrena Luis Goñirentzat (27.19).

Argazkiak: Festak.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!