Gaur, hilak 14, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko irailaren 14a

Gaurko eskualdeko agendan omenaldia, bertsolariak, erakusketak eta gehiago aurki ditzakegu.

Asteazkena, irailak 14

 

18:00

Omenaldia

Zinea, Alegia

Inaxio Begiristain Albisu (1922-1984). 100 urte. 18:00. Erakusketa irekiko da. 19:00. Ekitaldia. Aurkezpena, dantza, txistua, bertsoa, antzerki taldearen iragarpena eta mokadua.


19:00

Girotze saioa

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022. Girotze saioak. Haritz Mujika, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal eta Asier Azpiroz. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi.

 

 

Lehiaketa

Irura

'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.

 

 

Azken Muga. Erakusketa

Bedaio. Zaratetxe, Tolosa

Erresistentzia! eskultura erakusketa.  Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Oinarrizko formazioa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!