Gaur, asteartea, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko irailaren 13a

Eskualdeko agendan erakusketak nagusi dira gaurkoan.

Asteartea, irailak 13

 

16:00

Tolosaldea Igeriketa Eskola

Usabal kiroldegiko harrera, Tolosa

Tolosaldea Igeriketa Eskolan maila ziurtatzeko probak. 6 urtetik aurrerako haur eta helduei zuzendurik. Irailalren 13 eta 15ean. Frogak egiteko 16:00etan kiroldegiko harreran elkartuko dira. Bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak eramatea beharrezkoa da eta ez da aurrez hitzordurik behar.

 

 

Lehiaketa

Irura

'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.

 

 

Azken Muga. Erakusketa

Bedaio. Zaratetxe, Tolosa

Erresistentzia! eskultura erakusketa.  Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

09:00

 
 

KZ Gunea. Oinarrizko formazioa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!