Atarikideen txokoa

Bueltan da ikasturte berriko Atarikideen Txokoa

Ataria 2022ko irailaren 12a

Atarikideek astero sariak eskuratzeko aukera martxan da.

Aste honetan Atarikideen Txokoan Harri Minak antzezlanerako bi sarrera eta Aralar liburu sorta bat zozkatuko ditugu.

Antzezlana ostiralean, irailak 16, 19:30ean, Gurea antzokian (Amasa-Villabona) izango da. Liburu sorta ‘Aralar mundu leku den lurra’ liburua eta ‘Maren eta azeria’, ‘Joanes eta kanpaiak’ eta ‘Aiert eta herensugea’ ipuinez osatutakoa izango da.

Hartu parte zozketan atal honetan.

Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!