Tolosaldea Igeriketa Eskolak datorren astean ere probak antolatuko ditu

Ataria 2022ko ira. 10a, 13:19

Tolosako Usabal kiroldegian eta Villabonako Olaederra kiroldegian egingo dira probak.

Tolosaldeko Igeriketa Eskolak sei urtetik aurrera, haur, gazte zein helduentzat igeriketako lau estiloak zuzen ikasi eta lantzeko proposamen eta ikastaro eskaintza zabala duela azaldu dute.

Datorren astean eskualdeko bi kiroldegietan taldean hasi nahi dutenentzat proba batzuk egingo dituzte eta parte hartu nahi dutenen zalantzak argituko dituzte.

Tolosako Usabal Kiroldegian, irailak 13 eta 15, 16:00etan kiroldegiko sarreran elkartuko dira. Villabonako Olaederra Kiroldegian, irailaren 12 eta 14an, 16:00etan Villabonako Olaederra kiroldegiko sarreran elkartuko dira. Probak egiteko bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak ekartzea nahikoa dela azaldu dute, eta ez da hitzordurik behar.

Ordutegi hori egokia ez balitz 688 807 405 zenbakira deitu eta hitzordu berri bat adosteko prest daudela azaldu dute eskolatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!