Igandean, Usurbeko Igoera lasterketa jokatu zuten Beasainen; eskualdeko zenbait lasterkari izan ziren bertan. Aitor Regillaga tolosarra hirugarren izan zen, Mikel Beunza irabazlearengandik 44 segundora. Aritz Garin billabonatarra laugarren izan zen. Emakumezkoetan, Irene Iturria tolosarra izan zen eskualdeko onena; laugarren izan zen sailkapen orokorrean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?