Finaletik kanpo geratu dira Otaegi eta Errazkin

Ataria 2022ko irailaren 4a

Joseba Otaegi, atzoko kanporaketaren une batean. MAILO OIARZABAL/UROLA KOSTAKO HITZA

V. Euskal Pentatloi Sariaren kanporaketa jokatu zen atzo Azpeitiko zezen plazan. Lehen sei kirolariak sailkatzen ziren finalerako eta zizurkildarra eta tolosarra zazpigarren eta zortzigarren geratu ziren, hurrenez hurren.

Aurtengo banakako Euskal Pentatloi Sarian ez da, beraz, eskualdeko ordezkaririk izango. Gertu izan dute Joseba Otaegi zizurkildarrak eta Iñaki Errazkin tolosarrak, baina ez da posible izan. Ondoren atzoko sailkapena:

1. Xabier Zaldua                                     12.12
2. Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a    12.22
3. Julen Gabirondo                               13.21
4. Aitzol Atutxa                                      13.22
5. Ioritz Gisasola Zelai IV.a                 13.27
6. Jokin Urretabizkaia Basozabal     13.32

7. Joseba Otaegi                               13.54
8. Iñaki Errazkin                             14.10
9. Aritz Irazabal                                   14.32
10. Beñat Amade                                 15.38
11. Julen Kañamares                          15.40
12. Jon Gisasola Zelai V.a                 16.15

Urola Kostako Hitzak egindako kronika eta argazki galeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!