Tolosaldea Igeriketa Eskolak martxan du denboraldi berria

Ataria 2022ko irailaren 2a

Sei urtetik aurrera, haur, gazte zein helduentzat igeriketako lau estiloak zuzen ikasi eta lantzeko proposamen eta ikastaro eskaintza zabala dutela azaldu dute.

Aste honetan eskualdeko bi igerilekuetan, taldean hasi nahi dutenentzat proba batzuk egingo dituzte eta zalantzak argitu. Tolosako Usabal eta Villabonako Olaederra kiroldegietan, irailaren 7an eta 8an, 16:00etan izango da hitzordua, kiroldegiko sarreretan. Bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak eramatea nahikoa dela adierazi dute igeriketa eskolako arduradunek, eta ez dela aurretik deitu behar.

Ordutegi hori egokia ez balitz, 688 807 405 telefono zenbakira deitu eta hitzordu berri bat adosteko aukera izan daitekeela azaldu dute igeriketa eskolako arduradunek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!