Garaiburu eta Zabala, Euskal Herriko 3. mailako aizkora txapelketan

Ataria 2022ko irailaren 1a

Ibon Garaiburu, eskuinean, aizkora saio batean.

Igande honetan egingo da saioa, Etxebarrian (Bizkaia), eta guztira 35 aizkolarik parte hartuko dute. Bertan izango dira Ibon Garaiburu berastegiarra eta Unai Zabala leaburuarra.

Etxebarriko herriko frontoian egingo da txapelketa, 12:00etan hasita. 11:30ean zozketa egingo da frontoian bertan eta lau talde sortuko dira. Aizkolariek lau kanaerdiko ebaki beharko dituzte, eta lehen hamahiruak pasako dira bigarren mailara.

Garaiburu eta Zabalaz gain, ondokoak ariko dira lehian igandean: Mikel Agirre, Julen Aranberri, Goizeder Belza, Haritz Esnal, Cesar Fernandez de Landa, Julen Gabirondo, Emilio Garcia, Xabier Gartzia Utxu, Hilario Gonzalez, Iker Gorriti, Hermenegildo Herrero, Patxi Igoa, Aritz Irazabal, Andoni Iruretagoiena, Axel Larrañaga, Jon Larrañaga, Beñat Lekue, Daniel Lopez, Patxi Mindegia, David Naredo, Urtzi Olasagasti, Artiz Oregi, Luis Polanco, Suharri Rodriguez, Jon Rodriguez, Iosu Santamaria, Fermin Santamaria, Jon Telletxea, Ibai Telletxea, Aitor Urteaga, Julen Uzkudun, Isidro Velasco eta Iker Vicente.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!