Castro, Agirrebarrena, Zelarain eta Zurutuza Euskal Herriratuko dituzte

Ataria 2022ko abuztuaren 31

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio baten artxiboko irudia.

Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte.

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute hamahiru euskal preso Euskal Herriko kartzeletara mugituko dituztela datozen egunetan. Kasu honetan, guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte, eta tartean dira Villabonako Manex Castro eta Oskar Zelarain, Lizartzako Aitor Agirrebarrena eta Tolosako Joxean Zurutuza.

Lizartzarra 2021eko urtarrilean Puerto I kartzelatik (Euskal Herritik 1.020 kilometrora) Villabonara (Asturias), 385 kilometrora, gerturatu zuten. Manex Castro Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxetik Darocako espetxera (Zaragoza) eraman zuten lehenik, eta El Duesoko (Kantabria) espetxera gero (170 kilometrora). Eta Oskar Zelarain Castellonetik Soriara lekualdatu zuten (260 kilometrora). Zurutuza Burgosko espetxean dago egun. Bestalde, Villabonako Juan Karlos Besance lekualdatu dute jada Dueñasko (Palentzia) espetxetik Zaballakora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!