Bueltan da Euskal Herriko Mendiduatloia

Ataria 2022ko abuztuaren 24a

Hamabi proba izango dira guztira; Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Igartzan amaituko da azaroan. Ibarra, Aduna eta Amasan ere egingo dituzte probak.

XII. Euskal Herriko Mendiduatloi Zirkuituaren behin-behineko egutegia aurkeztu berri dute. Aurtengoan hamabi proba izango dira okerrik ezean. Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Igartzan izango du amaiera azaroan. Eskualdean ere egongo dira probak; hala nola, irailaren 10en, Ibarran; Euskal Herriko txapelketa lehiatuko da urriaren 8an, Adunan; eta urriaren 22an, Amasan.

Edonork har dezake parte, bai kirolari herrikoiek, baita federatuek ere. Parte hartu nahi duten guztiek irailaren 3a baino lehen egin beharko dute www.kirolprobak.com webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!