N1 errepidea itxita bi ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz

Ataria 2022ko abuztuaren 8a

Istripua N1 errepidean, Tolosa parean eta Madrilgo noranzkoan izan da. Bi ibilgailuk talka egin eta bi pertsona zauritu dira. Ondorioz, erabat itxi dute errepidea eta sei kilometroko ilarak sortu dira.

Bi ibilgailuk elkar jo dute gaur N-1 errepidean, Tolosa parean eta Madrilgo noranzkoan. Larunbatetik errepide horretan bypassa dago jarrita, errepideko zoruaren egitura berreraikitzeko eta birgaitzeko lanak tarteko. Baina istripuaren ondorioz, errepidea guztiz itxi behar izan dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Ezbeharra 07:00etan gertatu da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi ibilgailuk talka egin dute eta bi pertsona zauritu dira. Sei kilometroko pilaketak daude, eta trafikoa A-15etik eta Iruratik bideratzen ari dira, baina momentu honetan txandakako zirkulazioa ireki dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!