Beste bi puntu batuta hurbil du hirugarren postua Tolosaldea Arraun Klubak

Ataria 2022ko abu. 6a, 18:15

Lekeition, uztailaren 31n jokatutako estropada. Argazkia: Aitor Arrizabalaga

Gaur, Hondarribian, Nesken Ondoan bandera jokatu dute eta hirugarren egin dute eskualdeko arraunlariek.

Aurrera jarraitzen du Euskotren Ligak eta gaur proba puntuagarria izan dute arraunlariek Hondarribian. Bertan jokatu da Nesken Ondoan izeneko bandera. Orioko traineruak irabazi du bandera, 10:41,32ko denbora egin ondoren. Atzetik 5 segundora sartu da Arraun Lagunak eta 9 segundora Tolosaldea Arraun Kluba. Laugarren kaletik egin dute estropada eskualdeko arraunlariek. Azkeneko tokian geratu da Donostiarra Ur Kirolak.

Oriotarrek zazpi bandera jarraian bereganatu dituzte eta lidergoa sendotu dute Euskotren Ligako sailkapen nagusian, une honetan 34 puntu dauzkate. Arraun Lagunak da bigarren 29 punturekin eta lehia estua dago azkeneko bi sailkatuen artean. Azkeneko tokian dago Tolosaldea Arraun Kluba 13 punturekin, baina azken aurreko postuan dagoen Donostiarra Ur Kirolakek puntu bat baino ez dio ateratzen. Azkeneko hiru estropadetan, aldea gutxitzea lortu dute Tolosaldeko arraunlariek.

Euskotren Ligan azkena sailkatzen den traineruak kategoria lehiatu beharko du play-off batean.

Bihar Getarian ariko dira ontziak Euskotren Ligako hurrengo jardunaldian, 11:40etik aurrera. Bertan jokatuko da Getariako Ikurriña-500. urteurrena Saria.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!