Otaegi eta Errazkin Gipuzkoako Pentatloi Txapelketan lehiatuko dira

Ataria 2022ko abuztuaren 6a

Argazkia: Bidasoko Hitza

Abuztuaren 7an, igandearekin jokatuko da txapelketa Irungo Urdanibia plazan, 11:30ean hasita.

Igandean jokatuko da Irunen, lehen aldiz izaera ofiziala izango duen Gizonezkoen Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa. Urdanibia plazan egingo dute proba 11:30ean, bertan ospatzen ari diren Euskal Jiraren ekitaldien barruan. Iñaki Errazkin tolosarrarekin eta Joseba Otaegi zizurkildarrarekin batera, Xabier Zaldua, Jagoba Otaegi, Andoni Iruretagoiena, Julen Gabirondo eta Aratz Mugerza lehiatuko dira.

Bost probez osatutako lehia izango da eta proba guztiak jarraian egin beharko dituzte. Bat amaitu arte ezingo dute hurrengoarekin hasi. Ziklo osoa denborarik azkarrenean egiten duenak irabazi du txapelketa. Hauek dira egin beharko dituzten probak:

  • Harri jasotzea (hogei altxaldi 100 kiloko harri biribilari).
  • Giza proba (bi plaza 400 kiloko harria arrastaka –plaza bakoitza 24 metro ingurukoa da–)
  • Aizkolaritza (45 ontzako bi enbor eta 54ko bat)
  • Txingak (lau plaza 50 kiloko txingak eskuetan)
  • Korrikaldia (2 kilometro)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!