Epaileak baldintzapean aske utzi ditu Zizurkilen salatutako lapurreta eta sexu erasoagatik atxilotuta zeuden bi gizonak

Ataria 2022ko abuztuaren 1a

Emakume bati lapurreta eta sexu abusua egitea egotzita atxilotu zituzten bi gizonak igandean, eta Tolosako epailearen aurretik pasa dira gaur goizean.

Epaileak baldintzapean aske utzi ditu Zizurkilen asteburuan salatutako lapurreta eta sexu erasoagatik atxilotuta zeuden bi gizonak. Emakume bati lapurreta eta sexu abusua egitea egotzita atxilotu ondoren, Tolosako epailearen aurretik igaro dira gaur goizean, eta azkenean, baldintzapean libre gelditu dira.

Biktima Villabonako jaietatik etxera zihoala egin zioten eraso, igande goizaldean, eta Ertzaintzak berehala ikerketa abiatu zuen gertaeraren nondik norakoak argitzeko. Horrez gain, Ertzaintzak beste bi ikerketa ere ditu zabalik, Villabonako Santio jaietan salatutako erasoengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!