Garridok urrea eskuratu du Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoan

Ataria 2022ko uztailaren 27a

FOJE (Festival Olímpico de la Juventud Europea) ari dira jokatzen Eslovakian eta Tolosaldea IKT taldeko igerilaria infantil mailako 200 metro bizkar estiloan irabazi du.

Tolosaldea IKT taldeko Nahia Garrido Malvar igerilariak irabazi du infantil mailako Europa mailako FOJE txapelketako 200 metro bizkar estiloko froga, 02:15:01 denbora eginaz. Festival Olímpico de La Juventud Europea txapelketa egiten ari dira egun hauetan Eslovakian, eta bertan da IKT taldeko kirolaria.  Bere lehen proba izan da bizkar estilokoa. Gaur 100 metroko tximeleta frogan hartu du parte eta 02:14:28ko denbora egin  du. Eta bihar 100 metroko bizkar igeriketa proban ariko da.

Europako onenak
Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoa Eslovakiako Banska Bystrica hirian egiten ari dira. 14 eta 18 urte arteko Europako kirolari onenak parte hartzen ari dira. Espainiako Igeriketa Federazioak 16 igerilari deitu ditu eta euskal herritar bakarra Tolosaldea IKT taldeko igerilaria.
Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoa 1990ean sortu zen, Europako Batzorde Olinpikoen Elkarteen eskutik. Europako kirolari gazteei zuzendutako ekitaldi nagusia da. Bi urtean behin egiten da, neguan eta udan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!