Hobekuntza nabarmenak lortu dituzte Espainiako Txapelketan

Ataria 2022ko uzt. 26a, 13:05

Tolosaldea IKT taldeko igerilariek emaitza onak ekarri dituzte absolutu eta junior mailako Espainiako Txapelketatik. 

Banakako frogetan, Nahia Sarasolak 16 urtekoen 100 bizkar frogan bosgarren egin zuen eta 100 libre frogan zazpigarren. Markel Garmendiak bosgarren egin zuen 17 urtekoen 100 tximeleta frogan. Eta Enaitz Goñik bosgarren 18 urte artekoen 200 libre frogan eta laugarren 1.500 libre frogan. 

Taldeka
Taldeka lehiatu ziren ere mutilen junior mailan eta bertan 4x100 libre frogan seigarren egin zuten, 4x100 estiloetan zazpigarren, eta 4x200 librean bosgarren denborarik onena egin bazuten ere, kanporatu egin zituzten irteeran aurreratu egin zirelako. 
Taldeko absolutu mailan Imanol Ezeiza, Kepa Oiartzun eta Eneko Garmendiak hartu zuten parte, eta junior mailan Unai Zubeldia eta Joanes Ruizek. Era berean, Igor Arrigainek hartu zuen parte Espainiako Txapelketan. 

IKT taldetik esan dute emaitza onak izan direla, izan ere, aldaketa nabarmena eman dute. «Emaitzak oso positiboak izan dira eta marka pertsonalak lortu dituzte egindako ia froga guztietan».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!