Iritsi dira Saharako haurrak Tolosaldera

Ataria 2022ko uztailaren 23a

Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetatik 8 ume iritsi dira Tolosaldera gaur. 

Oporrak Bakean programari esker 6 ume iritsi dira gaur Tolosaldera eta beste hainbeste familietan pasako dute uda. Hiru familiek lehen aldiz egin diete harrera Mendebaldeko Saharako haur bati eta beste hiru familiek errepikatu egin dute esperientzia. Aurten Tolosa eta Alegiako familiak dira umeei harrera egingo dietenak. 

Aurreko urteetan Maiatzak 20 elkarteari esker ume gehiago ere etorri izan dira eskualdera, baina aurten, elkarte horren ekinbideari esker beste bi ume ekarri ahal izan dira Tolosaldera. Osasun arazoak behar bezala artatzeko aukera izango dute eta familia batek egingo die harrera bi haur horiei.

Eskualdean izango diren ume guztientzako lehen aldia izango da aurtengoa. 8 urte inguru dituzte denek eta abuztuaren 28-29 ingurura arte izango dira Tolosaldean. Desertuaren erdian kokatuta dauden errefuxiatu kanpamenduan dagoen bero itogarritik salbu egongo dira hilabetez, eta horrekin batera, medikuarenera joan eta elikadura osasuntsuaz gozatzeko aukera izango dute.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!