BABESTUTAKO EDUKIA

Ustekabez betetako bisita

Ataria 2022ko abuztuaren 1a

Errepidetik Bergarara gerturatzean ez duzu barruan ikusiko duzuna iradokitzen dizunik topatuko, opariari bilgarria kentzen diozunean besteko ezustea jasoko duzu herri barrura sartzearekin batera, liluratzeraino.

Historia handiko herria da Bergara, eta hori erakusten duten eraikin eta monumentu asko daude herrigunean bertan. Interes handiko ondare artistiko eta monumentala da. Baina ez hori bakarrik, herri bat ez baitute soilik eraikinek osatzen, pertsonek egiten dute herria. Izana ondo errotuta duten herritarrak, haienaz harro, bisitariak hartzeko besoak zabal izango dituzu bergararrak. 

Herri barruko ibilbidean, kalez kale, eraikin eta lorategi historikoen artean, zientzia eta berrikuntza biltzen dituen Laboratorium Museoa aurkituko duzu, hori ere XIX. mendeko lorategi eta  jauregi eder batean. Bergaran izan genuen euskal ilustrazioaren eragile nagusietako bat.

Laboratorium Museoa gizarte museo bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutarazten du, gizartearen gozamenerako. Garapen eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik. Museoa irisgarriagoa egiteko helburuarekin, 2021. urte amaieran erakusketa iraunkorra gorrentzat egokitu zuen. Hori egin duen Euskal Herriko lehen museoa izan da. Askotariko bisita gidatuak ere eskaintzen ditu Turismo bulegoak. Informazioa Bergaraturismo.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!