Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Osasuna, estetika eta kirola landuz

Ataria 2022ko uztailaren 24a

Hogei urte baino gehiago daramatza Alden zentroak osasuna eta ongizatea hobetzeko lanean. Naturopatian oinarritu da batik bat, eta azken urteetan zerbitzu berriak gehitu dituzte. Azken teknologiako makinak erabiliz, osasun, estetika eta kirol tratamenduak modu eraginkorragoan aplikatu ditzakete.

Zentroan sartzen denak profesional guztien eskutik zerbitzu osoa jasotzen du. Argaldu nahi duenarekin, adibidez, elikadura lantzen da, elikatzeko ereduak proposatuz, eta organismoak ondo funtzionatzen duen begiratuz; nerbio sistemari ere erreparatzen zaio, horrek ondorio zuzena duelako ondo lo egitean; alde estetikoari dagokionez, bolumena gutxitu edo indartzeko lanketa egiten da. Kirol arloan gorputza martxan jartzen da, psikologikoki eragin zuzena duelarik, aldartea asko hobetuz.

Osasunaren alorrean, presoterapiarekin gorputzeko sistema linfatikoa eta zirkulatorioa lantzen dute. Batez ere, ordu asko zutik egoten diren horiei bideratuta, bizi ohitura sedentarioa dutenentzat edota haurdun dauden emakumeentzat da baliagarria. Topology tratamendua ere nabarmendu daiteke, orratzik gabeko akupunturarekin alderatu daitekeen sistema erregulatzailea. Nerbio sistema erregulatzen da, estresa edota lotarako eta kirol berreskuratze arazoak dituztenentzat gomendagarria. Bulkada elektromagnetikoen bidez zelulak birsortzen dituen Papimi makina ere badute zentroan. Oso zentro gutxik dute, eta edozein eratako lesioak onbideratzeko aproposa da, izan muskularrak edota hezurretakoak. Magnetoterapia ere erabiltzen dute, batez ere hezurretako lesioak onbideratzeko.

Erizaintza dermoestetikoari dagokionez, bolumena eta grasa gutxitzeko LPG tratamendua, elektroestimulazio bidezko Caci aurpegiko pilatesa edota bereziki eragitea zailak diren zonaldeetan indartu eta gutxitu egiten duen Sculp Body makina nabarmendu daitezke.

Kirolean, berriz, banakako entrenamendu pertsonalak eta funtzionalak edota defentsa pertsonala eskaintzen dituzte, eta 30 minutuko entrenamenduan 350 gihar baino gehiago aktibatzen dituen elektrofitness elektro estimulazio makina nabarmendu daitezke.

 

ALDEN
  • Helbidea. Iurre auzoa, 23, behea (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 943 69 70 05 Posta elektronikoa. aldennaturopatia@gmail.com
  • Sare sozialak.
    Instagram: @centroalden
  • Zerbitzuak: Osasuna. Presoterapia, Topology, Papimi. Erizaintza dermoestetikoa. LPG, Caci aurpegiko pilatesa, Sculp Body. Kirola. Banakako entrenamendu pertsonalak, elektrofitnessa, defentsa pertsonala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!