Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Zaintzekoa

Ataria 2022ko uztailaren 21a

Osasunari eta kirolari lotutako arlo zabala hartzen du eskuartean duzun gehigarriak. Fisioterapiako adituak daude eskualdean, eta masajistak, nutrizionistak, logopedak, osteopatak, psikologoak, kiropraktikoak, entzumena lantzeko profesionalak... Adinekoen osasuna zaintzeko programa lantzen da Tolosaldean eta horren berri jaso dugu ere. Osasuna modu zabalenean ulertzen dugu eta horregatik gorputzaren zein buruaren osasuna mantentzeko hamaika profesionalekin bildu da TOLOSALDEKO ATARIA, informazio eta eskaintza osatua eskaini ahal izateko. Hori gutxi ez, eta jarduera fisikoa orokorrean gure osasuna mantentzeko onuragarria denez, bestelako diziplinak jaso ditugu. Eskaintza zabala osatu du ATARIA-k, gozatu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!