42 graduraino iritsi da eskualdea

Ataria 2022ko uztailaren 18a

40 graduko langa gainditu dute termometroek Tolosaldeko hainbat puntutan, Alegian, Belauntzan, Zizurkilen edota Lizartzan, kasu.

Ezohiko tenperatura dago azken egunotan Euskal herrian, eta gaur ere beroa goizean goizetik nabari da eskualdean bezala, denean.

Gaueko tenperatura baxuenak, esaterako, Lizartzako Araxesen dagoen estazioan neurtu ditu Euskalmetek.  16,2 gradu markatu ditu, 06:50ean. Antzekoa neurtu dute Berastegin, 16,5 03:20ean; Belauntzan, 17,5 06:40ean, eta Alegian 18,4, 06:50ean. Tolosaldean dauden gainerako estazioetan, hau da, Bidania-Goiazkoan eta Zizurkilgoan 20 gradutik gorako baxuenak izan dituzte. Bidaniaren kasuan, 24,1ekoa izan da baxuena, 02:10ean, eta Zizurkilen, 21,9, 03:40 zirenean.

Hortik aurrera, tenperatura igoz joan da, ezohiko balioetara iritsiz. 30 graduak, esaterako, 09:20etarako gainditu dituzte Berastegin, Zizurkilen, 10:00etarako, Alegian eta Belauntzan 11:00etan, Lizartzan 11:30ean, eta Bidanian, 12:20ean.

Tenperatura gorenak, berriz, Alegian erregistratu dituzte, 42,1 gradu, hain zuzen, 16:50ean. Zizurkilen, berriz, 41,5raino igo da 17:00etan, eta Belauntzan 41,3raino 16:30ean. 40 graduak Lizartzan ere gainditu dituzte; 40,9 gradura iritsi dira Araxesen 16:10ean.

Berastegin ere 40 graduetatik gertu ibili dira. 39,6 gradu markatu ditu termometroak 17:30ean. Bidanian, berriz, 36,3 izan da erregistratu duten altuena, 17:50ean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!