Koronabirusa

152 positibo azken astean

Ataria 2022ko uztailaren 18a

Tolosan 72, Amasa-Villabonan 19, Ibarran 10, Anoetan 8, Asteasun eta Zizurkilen 7na, Amezketan 6, Albizturren 5, Alegian eta Ikaztegietan eta Orendainen 3na, Berastegin eta Iruran 2na eta Belauntzan, Berrobin, Leaburu-Txaraman, Lizartzan eta Orexan bana.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, uztailaren 11tik 17ra 152 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.828 positibo izan dira. 745ekoa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 666 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 34 pertsona ZIUetan, eta azken astean 37 pertsona hil dira. Orain arte 7.351 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Atzo 1.740 test egin zituzten, eta 339 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta 8 positibo atzeman zituzten atzo: Tolosan 4, Amasa-Villabonan 2 eta bana Anoetan eta Orexan. 5.000 biztanletik gorako herrietan Amasa-Villabonak 781eko intzidentzia tasa du eta Tolosak 1.081ekoa. Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 843ko intzidentzia tasa du

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!