Gaur ere laugarren

Ataria 2022ko uztailaren 17a

Tolosaldea trainerua Coruñako banderan. Argazkia: Aitor Arrizabalaga.

Zierbenan izan da gaurko estropada eta Oriorentzat izan da bandera, bigarren egin du Donostia Arraun Lagunak, hirugarren Donostiarrak eta laugarren Tolosaldeak.

Atzo Orion bezala, gaur Zierbenan ere laugarren postuan amaitu du estropada Tolosaldeak. Orio Orialkik eskuratu du asteburuko bigarren bandera, Arraun Lagunak izan da atzetik eta Donostiarra hirugarren. Sailkapen orokorrean ere ez da aldaketarik izan atzotik, eta laugarren postuan jarraitzen du 7 punturekin. Donostiarra du aurretik 11 punturekin. Hurrengo asteburuan atsedena izango dute, ez da estropadarik egongo Euskotren ligan.

Gaurko sailkapena:

  • 1. Orio Orialki 10:38,72
  • 2. Arraun Lagunak (+6,9)
  • 3. Donostiarra (+8,4)
  • 4. Tolosaldea (+18,6)

Sailkapen orokorra:

  • 1. Orio Orialki 22 puntu
  • 2. Arraun Lagunak 20 puntu
  • 3. Donostiarra 11 puntu
  • 4. Tolosaldea 7 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!