Laugarren egin du Tolosaldeak Orioko banderan

Tolosaldeko Ataria 2022ko uzt. 16a, 18:09
Tolosaldea trainerua ziaboga egiten. EITB

Ez du posible izan azken estropadan lortutako hirugarren postua errepikatzea. Oriorentzat izan da bandera, bigarren izan da Donostia Arraun Lagunak, hirugarren Donostiarra eta laugarren Tolosaldea.

Orio hasieratik jarri da aurrean eta lehen postuan egin du ziaboga, eta zazpi segundo atera dizkio Donostia Arraun Lagunaki.  Postua mantendu du bukaera arte, ia hamar segundo atereaz bigarrenari. Tolosaldea traineruak ziabogan ere laugarren egin du, hirugarren egin duen Donostiarratik 11 segundora, eta ezin izan zaio gerturatu nahi bezainbeste bigarren luzean. Azkenean, ia bederatzi segundora bukatu du eskualdeko traineruak hirugarren postutik. Ondorengoak izan dira Orioko XXII. Emakumezkoen Estropada - Orio Kanpina X. Banderan lortutako emaitzak:

  • 1. Orio                                            11.00,32
  • 2. Donostia Arraun Lagunak    11.10,16
  • 3. Donostiarra                             11.21,50
  • 4. Tolosaldea                               11.30,26

Sailkapenean, beraz, pixka bat alde egin dio hirugarren postuak Tolosaldeari. Sei puntu ditu orain, eta Donostiarrak bederatzi. Orio jarri da lehen postuan gaurko garaipenarekin, eta orain 18 puntu ditu. Donostia Arraun Lagunak trainerua, 17 punturekin, bigarren jarri da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!