Eki Lizaso txapeldun Europako Batasunaren Kopan

Ataria 2022ko uztailaren 15a

Danok Danenako pultsulariak 17 urtez azpiko mailan lortu du garaipena.

Aurreko asteburuan jokatu zen Leonen (Espainia) Europako Batasunaren Kopa eta bertan 12 estatutako pultsulariek hartu zuten parte. Eki Lizaso Espainiako selekzioarekin aritu zen, eta urrezko domina lortu zuen 17 urtez azpiko kategorian. Horrez gain, brontzezko hiru domina ere ekarri zituen etxera, kategoria guztietan hirugarren postua lortu baitzuen. Gainera, egin zuen lanari esker, Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen arrankada modalitatean, 116 kilorekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!