N-1 errepideko bi zati berri birgaituko dituzte Tolosa eta Alegian

Ataria 2022ko uztailaren 15a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du N-1 errepideko 431,800 eta 434,620 kilometro puntuen arteko bi errepide zatitan, Irun-Gasteiz noranzkoan, zoruaren egitura birgaitzeko lanak egingo dituztela datozen egunetan.

Lanen ondorioz larunbatean 02:00etatik 22:00etara trafiko aldaketak egongo dituzte.

Lanek aldaketa hauek eragingo dituzte:

  • Alegiako lotunean, N-1-428 izenekoa, Alegiatik N-1 errepidera sartzeko bide adarra itxita egongo da.
  • Tolosako hegoaldeko lotunean (N-1-433), N-I errepidearen Irunerako irteera-adarrera ezin izango da iritsi, ibilgailuak Gasteizerako noranzkoko galtzadatik zirkulatzeagatik.
  • Alegiako lotunetik (N-1-428) Irunerako noranzkoan N-1 errepidera sartu nahi duten ibilgailuek ordezko ibilbide hau erabili beharko dute: N-1 errepidera sartu Gasteizerantz, Alegiako lotunetik (N-1-431), Ikaztegietako lotuneraino (N-1-428) joan, eta noranzkoa aldatu lotune horretan.
  • Irunerako noranzkoan joan eta N-1 errepidetik Tolosa Hegoaldea lotunetik (N-1-433) irten nahi duten ibilgailuek, Tolosara sartzeko edo Azpeitirako GI-2634 errepidera sartzeko, ordezko ibilbide hau erabili beharko dute: N-1 errepidetik Tolosa erdialdea lotuneraino (N-1-434) joan eta N-I errepidetik irten lotura honetatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!