Larunbatean, Bilbon, VII. Sardinaren Zeharkaldia proba izan zen, eta Mateosek 11,3 kilometroko proban (Bilbo eta Santurtzi artean) seigarren egin zuen, 2.47.34 eginez. Erika Amundarain billabonatarrak 3 kilometroko proban (Sestao eta Santurtzi artean) laugarren postua lortu zuen, 45.07 eginez.