Alaitz Imaz eta Oier Urkola izan dira azkarrenak

Ataria 2022ko uztailaren 13a

Alaitz Imaz eta Oier Urkola  1 1657704150996
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  2 1657704151246
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  3 1657704151417
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  4 1657704151599
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  5 1657704151764
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  6 1657704151922
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  7 1657704152082
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  8 1657704152235
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  9 1657704152392
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  10 1657704152549
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  11 1657704152704
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  12 1657704152863
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  13 1657704153006
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  14 1657704153163
Alaitz Imaz eta Oier Urkola  15 1657704153325

Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapeketa izan zen jokoan Zizurkilen igandean, eta eskualdean geratu dira txapelak.

Oier Urkola anoetarrak irabazi zuen gizonezkoetan, ezustekoa emanez, ez baitzegoen faboritoen artean. Emakumezkoetan Alaitz Imaz hernialdetarra izan zen azkarrena. Segundo baten barruan erabaki zen txapela gizonezkoetan, lehen hiruren arteko denboren artean ehunenekoen aldea izan baitzen. Urkolaren ondoren Mikel Lizartza tolosarra sailkatu zen, eta hirugarren Julen Gabirondo izan zen. Ondoren, Jon Otegi, Iñigo Mercader, Iban Pardo eta Suharri Irazustabarrena sailkatu ziren.

Emakumezkoetan ez zen horrelako bukaera esturik izan. Alaitz Imaz irabazlearen ondoren, Irati Astondoa eta Ainara Otamendi ibartarra sailkatu ziren. Laugarren Luixa Uzkudun leaburuarra izan zen eta bosgarren Jugats Agirre berastegiarra.

LIZARTZA, EUSKAL HERRIKOAN

Sega txapelketek ez dute etenik eta igande honetan jokatuko da gizonezkoen Euskal Herriko Txapelketa, ohiko eran. Bertan parte hartuko du Mikel Lizartza tolosarrak eta bere aurkariak Gipuzkoako Txapelketan izan zituen berberak izango dira: Julen Gabirondo, Jon Otegi eta Iban Pardo.

Txapelketa Aian jokatuko da, Andatza auzoan, eta 12:00etan hasiko da. Gabirondo izango da faboritoa, berak irabazi baitzuen Gipuzkoako Txapelketa. Orduan Otegi izan zen bigarren eta oso gertu sailkatu zen Otegi. Laugarren postuan geratu zen Lizartza lehia horretan.

Argazkiak: Gipuzkoako Herri Kirolen Federazioa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!