Altuna III.ak eta Artolak San Fermin Txapelketako finala jokatuko dute

Ataria 2022ko uztailaren 13a

Altuna III.ak eta Rezustak egin bezala, atzo, Iñaki Artolak eta Mariezkurrena II.ak finalerako txartela lortu zuten. 22-20 irabazi zien Jaka-Arangureni.

Ostegunean jokatuko da Binakako San Fermin Txapelketako finala, 17:00etan, Iruñeko Labriten. Sei bikote aritu dira lehian, eta horietatik finalerako Altuna III-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II.a sailkatu dira.

Iñaki Artola ez zen txapelketa jokatzeko aukeratua izan, hasiera batean. Unai Lasoren lesioak, ordea, alegiarrari Mariezkurrena II.arekin bikotea osatzeko aukera eman zion. Ezkurdia-Martijari erraz irabazi ondoren, atzo 10 tanto egitea nahikoa zituzten finalean egoteko. Jaka-Arangurenen aurkako partida erabakigarria orekatua izan zen. 70 minutu iraun zituen lehiak eta 536 pilotakada jo zituzten. Jaka-Aranguren bikoteak 14 tanto egin eta 9 galdu zituen. Artola-Mariezkurrena II.ak 13 egin eta 6 galdu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!