Osasun Sailak emandako datuen arabera, uztailaren 4tik 10era 267 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 9.531 positibo izan dira. 793koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 675 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 32 pertsona ZIUetan, eta azken astean 26 pertsona hil dira. Orain arte 7.265 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.
Atzo 1.742 test egin zituzten, eta 516 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta 17 positibo atzeman zituzten atzo: Tolosan 12 eta Amasa-Villabonan, Alegian, Amezketan, Leaburu-Txaraman eta Zizurkilen positibo bana. 5.000 biztanletik gorako herrietan Amasa-Villabonak 573ko intzidentzia tasa du eta Tolosak 1.351koa. Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 999ko intzidentzia tasa du.